Maialen Akizu.

Metaforen gerratea

2024ko martxoaren 14a
05:00
Entzun

Izan fikzio konpartitu bat da errealitatea. Baina gutxitan aipatzen dugu metaforen gerratea. Halaxe kantatzen zuen Gu ta Gutarrak taldeak. Berben jabe izatea da arma fulminantea. Leku baten jabe izatea ere fulminantea da, eta Beskoitzeko ikastolari orain arte erabilitako lurrak ukatu zaizkio. 2013tik udalari alokatutako eremu batean dago ikastola, eraikin prefabrikatuetan. Hasieran lau ikasle zituen, egun 51, eta baldintza teknikoak betetzen ez direla-eta, beste irtenbiderik ez.

Gatazka eta aldarri batek forma ugari ditu, eta horietako bat da performancea. Martxoaren 9an Beskoitzeko Herriko Etxearen aurrean «Euskara: 2040» idazkia zeraman hil kutxa bat azaldu zen; plastikozkoa, hutsa, ironikoa. Bada, prefetak eta auzapezak «fermuki kondenatu» dute; demokraziaren kontrakoa omen, errespetuzko eztabaidatik kanpokoa, gehiegikeria, erasoa. Heriotzaren kutxari kondena, bizitzeko, ikasteko, izateko leku bat eman nahi ez zaion herrian.

Gaur hasiko da herri eta hizkuntza baten aldeko gure metafora. Eta Korrika bera ere izan daiteke herrenen, presaka doazenen edo zapatilen kontrako ekintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.