Jira. Xabier Gantzarain

Misterioa

2010eko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Telebistak epeltzen ditu etxe guztietako sukaldeak. Hortik hasi behar da. Gero ez dakit zer datorren, ordenagailua, wii, psp, ez dakit. Liburuek, testuek, zenbateko tokia dute gure aisialdian? Ez dute liburuek berez mesederik egiten, baina liburu baten irakurketak, besterik ezean, erritmo aldaketa dakar berekin, eta gaur, ez da gutxi. Irudiak milaka irensten ditugu, izugarri hedatu omen da estomagoko minbizia.

Eta berriro ere Neus Sanmartik esandakoak datozkit gogora, edo harenak irakurrita neure ikuzgailuan bueltaka dabiltzanak: lehen ere halaxe zen, baina gaur egun funtsezkoa da testu baten irakurketa kritikoa lantzea ikasleekin. Jakin egin behar dute zer ari diren jasotzen. Irakasten bazaie zer den izen sintagma, izan dadila hobeto uler dezaten irakurtzen dutena, ez ditzaten hain erraz engaina.

Irakurri Jose Luis Padronen artikulua Argia-n, eta Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketa, edo irakurri Lorea Agirreren azken zutabea BERRIAn. Antzeko giroa topatu dut hiruretan, ez dakit zer den: amorru lauso bat, munduak sortutako mina eta berau aldatu ezinaren aurreko etsia, boterearen mekanikak eragindako arroztasuna. Mundua misterio handi bat da, irakurtzen ondo jakinagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.