Jira

Mobi

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Errealitatea izendatzeko erabili hitzetan euretan bilatu nahi nion zentzua buruan bueltaka nenbilenari.

Flasha hori da, bristada bat, tximista txiki bat, argitasun bortitz bezain labur bat. Eta beraz, mobilizazioaren iraupenaz ari da. Jendea biltzen da leku batean, aurrez hitzartua betetzen du ahal bezain ondo, egiten du kantu eta dantza, eta kitto, bukatu da, hartzen du atseden, betetzen ditu birikak eta bihotza arnas berritzaile batekin, sentitzen du komunitate batekoa izatearen bozkarioa, eta etxera. Flasha bada beste gauza bat ere: argi artifiziala, kamerak gorde beharrekoa argitzeko tresna. Motza eta argia, hala behar du orain mobilizazioak.

Baina zein da mobilizatu nahi dugun subjektua? Morris hiztegiaren arabera, mob jendetza da, jende mordoa, jende pila. Baina baita jendaila ere. Merriam-Webster hiztegian, ordea, mob hitzak hasieratik darama bere baitan gutxiespen-zentzua: masa desordenatu eta haserretuari dagokio, istilurako batu dira, suntsitzeko; edobestela komunitate bateko klaserik baxuena izendatzeko erabiltzen da. Leku batzuetan, artaldeaz aritzeko erabiltzen da, baita talde kriminalak edo mafiak izendatzeko ere.

Herririk ez daukagu, alderdirik ere ez: Mobi!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.