Angel Erro.
JIRA

Nafar kronika

2020ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Despeditu naiz Iruñeko ohiko tabernez (arriskurik gabe, hutsik zeuden-eta, ni agertu orduan behintzat) eta aurreratu dut egun batez Madrilera itzultzeko tren txartela, badaezpada ere, ohartuta Iruñera etortzeko nahi adina aitzakia legal, laboral eta medikoak ditudala, baina Madrilerako ez, non maitasun lotura ia demostraezina baino ez baitut.

Goibel dago oso giroa. Ez dira ostalaritzakoak gaizki pasatzen ari den langile talde bakarra, baina bai ikusten errazena, kopuruz kontuan hartzeko modukoa. Kexuen marmarrak ez du ezkutatzen neurrion beharra. Jabea gestorearekin mintzo da telefonoz. Kamareroak, luzerako nire azken ardo gorria zerbitzatzean, galdetu du nola iritsi garen honaino, nire gaurko zutabean horretaz hain zuzen idatzi behar dudala jakinen balu bezala.

Susmoa dut hemen denbora galdu dugula, beste erkidegoei zeharka begira, sorbalda gainetik, kutsatuen kopuru handiagoak PCRen kopuru handiari zor zitzaizkiolakoan besterik gabe. Azken egunotan oraindik froga gehiago egin dira, hala positibotasun tasa jaitsiko zelakoan, baina kontrakoa gertatu da. Egoera eskuetatik joan zaigu.

Neurriok, esan diot zerbitzariari (askoren mina, txoroen atsegina), beste inon ere etorriko direnen espoilerra baino ez dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.