Maialen Akizu.

Oihana

2024ko apirilaren 6a
05:00
Entzun

Astebeterako kontratua egin zidaten. Kuriosoa da astebeterako lan kontratua; kontratu bat delako, enplegu bat, eta gizarte segurantzan kontatuko dizuna, baina zer gizarte eta zer segurantza, zer lan egin daiteke ganoraz astebetean? Pentsatzen hasten naiz eta asko okurritzen zaizkit. Z.-k bi astean bost izan zituen ospitalean. Oraindik ere antzera dabil. Aurrekoan pozik zegoen hiru hilabeteko kontratu bat lortu zuelako, edo egin ziotelako, edo eman. Ez dakit zein aditz jarri behin-behinekotasunari. Z.-k azaltzen digu tarteka kontratuen afera, nola aurtengo oposizioek ez duten balioko lau urtera arte gutxienez, nola oraindik ez dituzten kontuan hartu nikezdakitnoizkoak, nola nagusien araberakoa den. Nik ulertu nahi dut laguna, eta sistema, eta Osakidetza, eta begiak zabal-zabal jartzen natzaio begira, baina ikustea lortzen dudan bakarra Z. da, buruan zapia, lanerako bata urratuta, eta ileak txima. Kontratuez hitz egin aldiro Tarzanen antza hartzen diot, eta hortxe irudikatzen dut liana batetik bestera, auauauA! Oihan bat da lan-mundu hau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.