Onik

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko urriaren 31
00:00
Entzun
Orain ez da oporretarako ere behar internazionalismoa. Hegazkinak merke daude, mundu guztiak nahi ditu turistak herrian. Dirua uzten omen dute. Eta zer ekartzen dute trukean, zertan laguntzen du turismoak? Flandriako Brugge hirian festibal bat ari dira egiten egunotan. Bertako zuzendari Filip Strobbek, hiria eta herritarrak gogoan, hauxe esan du: «Unescoren diktadurak bizirik lurperatuko gaitu. Bruggek XXI. mendeko hiria izatea merezi duela uste dugu askok, eta ez aire libreko museoa. Unescok izoztu egin nahi gaitu».

Baten batek behin idatzi bezala, turistak ez du mundurik espero. Turistak ez du ezer jakin nahi, ondo pasa, argazki batzuk egin eta etxera sano itzuli nahi du, edo hobeto esanda, joan zen bezalaxe itzuli nahi du etxera, kezkarik gabe.

Internazionalismoa turismoaren aurkako jarrera ere bazen, beraz. Ez dakit noiz joan zen pikutara. Berdin dio. Erabateko turistak gara orain. Irakurri egunkaria. Hartu goiburuak. Indonesian tsunamia: ehunaka hildako eta beste hainbeste desagertu izanagatik, herrialde bakoitzeko hedabideak bertakoen bila dabiltza, onik ote dauden, zer gertatu ote zaien. Eta horixe da albistearen goiburua: onik dago gurea. Besteak, izorra daitezela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.