Angel Erro.
JIRA

Oporraldiak

2023ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Sakabanaketaren ideologoei bururatu ez zitzaielako, eta dagoeneko beranduegi da; tira, edo ez, erantzuna astebetean. Kartzela itxurako gurutzaontzi britainiar bat, edo gurutzaontzi itxurako espetxe britainiar bat, ibili badabil egunotan itsasoan barrena, nazioarteko uretan, suposatzen dut, barnean itxita daudenen egoera legalaren ispilu fidelena izatearren.

Hor dabiltzanak ez baitira preso, ez baitira oraindik preso, (asiloa eskatu duten erbesteratuak dira!), baina haiena delitu batekin parekatzeko prozesu mentala abian da aspalditik. Motibazio politikorik gabe (herrialde pobreetatik, bien entendu) erbesteratutakoak ere, etorkinak alegia, zaku berean sartuta edo sartzeko bidean daude. Momentuz, itxuraz dira preso. Non edukitzen dituzten, nola ikusten ditugun. Espetxean dagoena zer izanen da, ba?

Oin bat Europan jarri eta legeak babestuko bide zituenez (oraindik, eta behinik behin) hobe inorena ez den lurrean (edo uretan) ibiltzea. Linboan. Susmagarriei dagokien eremuan. Erantzukizuna ez da inorena. Eta horregatik ez gutxitan atxilo-toki horiek ere ez dira publikoak. Argazkietako gurutzaontzi barroteduna, esaterako, enpresa pribatu batek kudeatzen du. Horrek ez du bertako egonaldia nolabait oporraldi egiten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.