Bostehun egun egun asko dira behin-behinekotzat hartzeko. Gaur ez dut esanen mundu guztiak ez dakien ezer. Epaiketa bati nola itxaron diozun, nola itxaronarazten dizuten, aztarna handia eman dezake emaitza zein izan daitekeen. Badira Baqueiran epaiketaren zain daudenak. Teleaulkiaren ilaran epaile edo fiskal batekin topo egiteko arriskua ez, aukera izan dezaketenak. Atxiloaldi prebentiboan daudenak aurrekondenatuta daude. Ezkorra naiz Altsasuko mutilen kasuarekin. Ezkorra kartzelan dauden diputatu katalanekin ere. Behin-behineko atxiloaldiaren arrazoi objektiboak ez daude. Terrorismoaz akusatutakoek nora alde eginen lukete Euskal Herrian gauden desaktibazio fase honetan? Matxinadaz akusatutakoek nola errepikatuko zuten delitua, haietako batzuek diputatu izateari ere utzi badiote eta Kataluniako zirkunstantziak eta abagune politikoa ez badira lehengo berak? Eta ezin du beste inork egin?
Etzi 500 egun dira Altsasuko hiru mutil kartzelan daudenetik, herri honetan gehienok bidezkotzat jotzen ez dugun akusazio baten pean. Beste horrenbeste bete dezakete Kataluniako hainbat politikarik, herri horretan gehiengoak ez bakarrik bidegabetzat jotzen duen akusaziopean, baita horretarako hautatu bazuten ere.
JIRA
Prebentibo
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu