Handia izan duk oraingoa, eta ez dakik nondik heldu, ez duk ezer idatzi, heure zilborrari begira bizi haiz, esan zidan auzoak, azkena ikusi ginenetik umorea batere gozatu ez zaiola erakutsiz, eta beti bezain oldarkor hitz eginez, gure kale kantoiko taberna kanpoan zigarro bat erretzen ari zela diosala egitea otu zitzaidanean. Historia amaitu egin zela zeinek esan zian? Batzuentzat hasi egin duk: Tunisian eta Egipton eta Libian jendea Historiaren protagonista bihurtu duk, euren eskuetan hartu ditek etorkizuna, herria altxatu egin duk, eta irauli egin dik zapaltzaileek eurentzat gordeta zeukaten eginbeharra.
Barkaezina irudituko zaik, bazekiat gorrotagarriak izaten direla alderaketak, baina esan egingo diat hala ere: hemen, zigarro bat erretzen ari haizen kale honetan bertan, gure etxepean, gure herrian, zein duk Historiaren protagonista? Hi eta ni bai? Bigarren pisukoa? Ikusten diat jendea egunero erosketak eginda plastikozko zorroekin etxera bueltatzen, eta diktadura baten azpian egonda ere gauza bera eginen luketela iruditzen zaidak, lanera joan, soldatairabazi, bizitzeko lain atera, oporrekin egin amets,ez zaiela asko axolaHistoriaren protago- nista izatea. Ez zaigula axola.
Jira
Protagonista
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu