Angel Erro.
JIRA

Protokoloa

2021eko apirilaren 11
00:00
Entzun
Protokoloari buruzko eskuliburu bat deskargatu dut PDFan aste honetan Ankaran Erdogan, Charles Michel eta Ursula von der Leyenen arteko protokolozko ika-mikan iritzi bat osatzen laguntzeko. Berrehun orrialdetik gora ditu eskuliburuak, eta Panamako Kanpo Ministerioak plazaratu du.

Hasi eta berehala zorabiatu naiz. Egia izanen da Ambrose Biercek esandakoa: nazioarteko kontuetan, bakealdia bi borroken arteko tranpa garaia baino ez da. Ongi ulertu badut, diplomazia kontuetan inoiz ez da ezer espontaneo edo kasualtzat hartu behar. Hala balitz ere. Alemania eta Errusiaren arteko bilera batean Merkel eta Putin bilduta zeudenean, zehazki argazkilariak topaketaren irudiak hartzen ari zirenean, bulegora sartu zen, kasualitatez, Putinen txakur beltz handia. Ikustekoak ziren Merkelen deserosotasunezko keinuak... Zerbitzu diplomatiko batek jakin behar duenez (horretarako daude-eta), Alemaniako kantzilerra txakurren beldur omen da. Ukatu egin zuten gero nahita egin zutela.

Turkian ere ez omen zuten nahita egin. Irekita dudan dokumentuan egiaztatu beharko nuke, baina esanen nuke protokoloaren lehen araua (edo azkena, baina urrezkoa) dela horrelakoak ukatzea. Eta bigarrena (edo azken-aurrekoa) guzti-guztia azken detaileraino apailatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.