Angel Erro.
JIRA

'Rock radikal vasko'

2019ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut lehen kolpean sinpatia piztu zidala bestela ezertaz ezagutzen ez dudan Isabel Bonig Valentziako alderdi popularraren presidentearekiko, honek tokiko telebista bateko elkarrizketa batean bere burua euskal rock erradikalaren zalea aitortu izanak. Nik ere uste dut, berak esan bezala, PPkoa izateagatik ez duzula zertan Julio Iglesias edo Norma Duval maite. Horretarako bota zuen Bonigek, berez, hauteskunde garaian topikoa hautsi eta sinpatia pizteko. Aurkezleak RRVri buruzko test laburra pasarazi eta asmatu zuen, «Mucha policía, poca diversión» leloa Eskorbutori zegokiola, «Sarri, Sarri, Sarri, Sarri...» Kortaturena zela eta «Ellos dicen mierda; nosotros, amén» La Polla Records-ek abesten zuela.

Egoerak eragin kontraesanak azkenean eztanda egiten du. Hala salatu du, ezin bestela, Fermin Muguruzak berak: «Nire kontzertuak debekatzen dituzte [PPkoek], Espainiar telebistan ni elkarrizketatzeagatik barkamena eskatzera behartzen dute [Antonio Garate 24 Horas kanaleko aurkezlea], baina Bonigek primeran pasatzen du Sarri-sarri abesten. Norbaitek azalduko nondik datorren kaka hau?».

Saiatuko naiz ni: une batez bistararazi du, deskuidu batean, arauak, debekuak, barkamen eskeak besteentzat direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.