Maialen Akizu.

Ton-to

2024ko otsailaren 28a
05:00
Entzun

«Ikuspegi pedagogikoa da haur eta gazte literaturaren gaitz endemikoa». Borobila eta errimaduna. Haur eta gazte literaturaz haraindiko manifestazioetarako lema izan zitekeen, eta drill basera moldatuta berrirakurri dut: «I-kus-pe-gi pedagogikoa, gu-re gaitz en-de-mi-ko-a». Ea, denok batera: «I-kus-pe-gi pedagogikoa, gu-re gaitz en-de-mi-ko-a».

Iñigo Astizek Mariasun Landari egindako elkarrizketaren titularra da. Emakunde saria jaso zuen duela bi aste, eta atzo Gutun Zuria jaialdiarena. Landak dio jendeak ez diola sinesten sudur puntan jarria idazten duela. Beti gabiltzala ideologia bila, eta, bere ustez haur eta gazte literatura, ezinbestean, ez dela pedagogiarako lekua. Dibertimendu hutsez jardun daitekeela. Lagun bertsolari batek kontatzen zuen neka-neka eta nazka-nazka eginda zegoela pedagogia egiteaz, oholtzan zein oholtzapean, eta, batzuetan, gustura erantzungo liokeela gaiari edo kontuak eskatzera etorritako gizonari motzean, borobil eta errimatu gabe: ton-to. Boom bap erritmoarekin imajinatzen dut nik hau: tOn-to-ton-tó, ton-to-ton-tó, tOn-to-ton-tó.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.