Torturatua izan den norbaiten lekukotza Voxeko bozeramaile baten ahotan entzutea zirraragarria da. Tonu enfatiko eta burlatiaren atzean nik ez dut sinetsiezina hauteman, agian berak nahiko lukeen moduan, inpunitatearen lasaitua baizik, atseginkeria gorrotoduna baizik.
Harritu nau adierazpena berehala ezagutu ez izanak, Madrilgo Kongresuan ostegunean eztabaidatutako guztiaren itsasoan galdu izan balira bezala. Hurrengo egunean ikusi ditut zabalduta. Espioitza bezain ukatua ez, oraindik errealitate ukatuagoa da Espainian torturarena, nahiz eta ukoa gezurtatzen duten sententziak egon, europarrak. Uko sistemikoa da. Tortura salaketak ikertu nahi izan ez dituen epaileren bat ministro izatera ailegatu da. Saribide ezkutua badutela pentsa daiteke. Militar kondenatu batek edo bestek ere mailaz aupatua ikusi du bere burua. Hots, ukazioa sistemaren muinean dago, ernamuinean. Nork aurpegiratu behar zion Voxeko bozeramaile horri esandakoa?
Voxeko bozeramailearen bideoa ikusi dut, eta badaezpada torturatuaren lekukotza ongi jakin du non moztu, elipsia non egin. Ā«Izuturik nengoen. Soinean txiza egin nuen. Torturatu egin nindutenĀ». Lazgarriena isilean gorde du. Badaezpada. Burla aitortza bihurtuko zen beldur.
JIRA
Tortura elipsian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu