Maialen Akizu.

Trabesa

2024ko martxoaren 27a
05:00
Entzun

Plazako kioskoa irekita dago. Egunkaria eta pipita paketea eskatu dizkio praka zabaleko gazteak kioskokoari, eta agurtzerakoan muxu bat eman diote elkarri, muxu luze bat, mingain eta guzti. Denak muxuari begira zeudela azaldu da bizikletan udaltzaina, eta atzetik hiru giza gorila saltoka; gerritik behera gizaki, gerritik gora ilaje. Txilioka hasi dira jolasean zebiltzanak, baina ahoan txupatxusa eta masailak gorriz pintatuko haur altu batek esan die giza gorilen hizkuntza ulertzen duela, eta dantzara datozela. Kafea hartzen ari zen agureak txistua atera du alkandorapetik, eta erratza eskuan zuen garbitzailea Agur Xiberua kantatzen hasi da. Kamareroak kontsumitutakoa ordaindu die bezeroei, eta udaltzainak plazako eskalea gonbidatu du bazkaltzera.

Gaur, martxoak 27, antzerkiaren eguna da. Musikarien eguna nabari du kaleak, langilearena, emakumearena, inuzentearena ere bai. Antton Lukuri irakurri nion antzerkiak trabesa behar duela: gatazka, konfliktoa. Baina hauxe erantzun zion sei urteko aulestiar batek Ander Lipusi antzerkia zer den galdetuta: «Danak ipintxi pozik». Izan gaitezen errealistak, eska dezagun ezinezkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.