Mundua zabala eta arrotza zen lehen. Orain ez. Orain mundua txikia da, gero eta txikiagoa. Ez ordea, esatendutenaren kontra, munduaren edozein bazterretara iristeko modua eskuradugulako, ez eta meza medioetan mundua egunero erakusten dizutelako ere. Orain mundua txikia da: etxea, lana, familia, adiskide apurrak. Ohetik jaiki egin beharrekoen zerrenda luzearekin, egunari ekiteko kemena bildu, irri egin ispiluko kalparrari, katilua bilatu bezperako ontzien artean, kafeaberotu egunkarien goiburuak errepasatu bitartean. Inoiz gertatzen da: leihotik begiratu zeruak zer ekarriko duen, hegazkinaren ubera luzatuz norabidea asmatzen saiatu, barruan joango bazina non lur hartuko ote zenukeen pentsatuz libertitu, eta segidan, mundua ezagutzeko modurik onena sekula ez bidaiatzea dela ebatzi.
Eta arrotzaren begiak jantzita atera kalera, barrez lehertu igande batez Olasagasti aizkolaria azaleko argazkian haitz artean bainua hartzen ateratzen duen egunkaria Gipuzkoan salduena dela pentsatuta, ez hartu minik eta ez jarri triste Mikel Antzak Pariseko epaileari esandakoak espainolez irakurri behar izanagatik.
Orain mundua txikia da, gero eta txikiagoa. Eta arrotza, gero eta arrotzagoa.
JIRA
Txikia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu