Maialen Akizu.

Txikitu

2024ko otsailaren 17a
05:00
Entzun

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jardunaldiak antolatu ditu gaur Gernika-Lumoko Astran. Guggenheim proiektuak izan ditzakeen ondorioak aztertzeko, irailetik hainbat dinamika eta mobilizazio antolatu dituzte. Informazio oso gutxi eta lausoa dago. Are lausoagoa urtarrilean Urkulluk proiektua gelditzeko asmoa azaldu eta hurrengo egunean alderdiak ezeztatu zuenean; gelditu ezetz, epeak zehaztuko omen dira. Bi urte. Bitartean auzolana.

Astrako gaurko jardunaldietan makroproiektuen aurkako taldeak batuko dira mahai-ingurura: SaƱu Bizirik (Azpeitiko Eolikoen aurkako taldea) eta Arabako Mendiak Aske taldea. Planeta txikitzen ari gara, baina nik nahiago nuke gehiago txikituko bagenu. Txikitu hitzak adiera bat baino gehiago duelako: tipula txikitzen dugu tortilla egiteko. Txikitzen jarraitzen dute Palestina. Galizian PP eta BNGren arteko distantzia txikitzen ari da, baina ez elikagaiek saltokietara egiten dutena, aberatsen eta pobreen arrakala, sexu-erasoak, gure armairua. Nanni Balestriniren liburuaren lema zabalduko nuke: den-dena txikitu nahi dugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.