Maialen Akizu.

Udaberria

2024ko martxoaren 21a
05:00
Entzun

Pertsefoneren kondairak azaltzen du udaberria greziar mitologian. Pertsefone Zeus eta Demeter jainkoen alaba da. Loreak biltzea maite du, eta Nisako lautadan lirioak biltzen ari dela Hades lurrazpiko jainkoa azaldu eta berarekin eramango du. Jakingo da Zeusen baimena zuela Hadesek alaba harrapatzeko. Gertakariak Demeter lurraren eta nekazaritzaren jainkoaren amorru eta minak lehertuko ditu. Lurrak antzutu eta miseriak gorritu. Pertsefone mundura itzultzea lortuko da, baina propio edo nahi gabe azpi-munduko granada bati egingo dio hozka udaberriak, eta hargatik, urtero bueltatu beharko du Hadesengana. 

Bertsio asko daude. Niri Louise Glücken hau gustatzen zait: «Hades ohartzean / maite zuela / lurraren kopia bat egin zion. / Berdina, zehatza / belardia bera / ohe bat soilik gehitu zion (...) Lur bikoiztu hartan / maitasuna zegoen. / Ez al dute denek maitasuna nahi? (...) Belardian argi leun batek egiten du gora. / Hadesek besarkatua duela esan nahi dio / Maite zaitut. Ezerk ezin zaitu zauritu / Baina gezurra da. / Eta esango dio / Hilda zaude. Ezerk ezin zaitu zauritu / Esperantzatsuagoa, benetakoagoa iruditzen zaio».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.