Angel Erro.
JIRA

Ukoaren abantailak

2021eko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Aitak badu txertatzeko hitzordua. Aurreko asteetan zalantzak izan ditu, arrebari eta bioi esan digunez, batez ere neska-lagun ohi batek Whatsappera bidaltzen dizkion bideo eta mezu negazionistek eraginda. Emakume hori etxean egoten zenetan, bazkalondoko kafesnea ezin zen azukrearekin hartu, pozoia baitzen, baina ezta edulkoratzailearekin ere, hura are okerragoa zen-eta. Behin tiramisu bat prestatu zigun azkenburuko, lehenengorako ere balio zezakeena. Zorionez aitak ez dio azkenean kasurik eginen eta, izuak izu, bakunodromora hurbilduko da. Eta eskerrak. Ez daude gauzak txantxetarako. Beste kontu bat da lagunari aitortu edo horrelako gehiago ez bidaltzeko eskatuko dion.

Hitz beste eginez, ala ez, azkenaldian tarteka pentsatzen dut zergatik ez duen darwinismoak txertoen ukatzaileekin (behar bezala) funtzionatzen. Ez baitirudi kopuruz murrizten ari direnik. Erantzuna erraza da. Osasun ona behar da negazionista izan ahal izateko. Bere mundualdia farmako baten menpe bizi duenak (askok bezala, nik neuk tartean) ezin dio hain erraz zientziari muzin egin. Diruaz axolagabe paso egin ahal izateko (edo horren plantak egiteko) lehenago egoera ekonomiko erosoa behar den modu berean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.