Bilboko jatetxe batean ezin omen dira haurrak sartu, only adults deklaratu dute. Ikusi ditudan erreakzio gehienek neurria kritikatu dute, gizartean nagusi den umefobia salatuta. Nik ere uste dut nolabaiteko umefobia egon daitekeela gizartean, aski kamuflatuta.
Horri buruz idatzi izan dut, esaterako, lehen itxialdiaren garaian. Haurrei kasu handirik egin behar ez izateko, presenteegi ez izateko antolatuta dago gizartea. Beste kontu bat da umefobia deitzen ote diogun berez gurasofobia deitu beharko geniokeenari.
Bilbokoaz iritzia eskatuko balidate, ez nuke zuzen jakinen zer esan. Berez, halako jatetxe bakar bat egoteak, aukera hori eskaintzeak, ez du ematen inor utzi behar duenik kalean bazkaldu gabe. Negozio bereizkuntzaren barruan uler daiteke. Hoteletan badaude horrelakoak. Aitortu behar dut oporretan egon izan naizela helduentzat bakarrik diren ostatuetan. Berez ez naute hainbeste ere molestatzen umeen presentziak eta ahotsek piszinan edo jantokian. Gehienetan erosoago sentitu banaiz izan da bikotearekin maitasun adierazpenak, zuhurrak edo ez hainbeste, eduki ahal izan ditudalako umeak aurrean egonda horrelakoak saihestu beharko genituzkeela inork aurpegiratzeko aitzakiarik gabe.
JIRA
Umerik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu