Urrea

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2010eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Ajea lokietan neukan iltzatuta, auzoari esan ez nizkion guztiak etorri zitzaizkidan pattarraren zaporearekin batera, komunean nengoela, lau hankan jarrita barrenak husteko prest.

Bai, guzti-guztien izenak eman ditiztek, banaka-banaka, ateratzen zihoazen heinean. Meatzarien izenak eman baditiztek, ordea, haiek humanizatzeko izan duk, lehendik nahiko humanoak ez balira bezala, haietako bakoitzaren pertsona izaera nabarmendu eta hartara bakoitzaren historia aparte saltzeko modua izan zezaten. Baina ez hori bakarrik. Pertsona izaera nabarmendu eta haietako bakoitzaren historia intimoa kontatuz, euren meatzari eta langile izaera baztertu ditek, eta berez, larria izanagatik, lan istripu bat gehiago zena, lan egoerarekin batere zerikusirik gabeko mundu mailako ikuskizun bihurtu duk, NASAk muturra sartu zuenetik CNN, eta honen ostean beste hedabide guztiak hara begira jarri zirelako. Eta audientziari epika eta sentimentalismo pixka bat eskaintzeko albiste ezin egokiagoa bihurtu duk, besteak beste, aurrez joan eta kamera jartzeko astia izan dutelako guztiek, meatzariek kanpora irtetean egindako keinu eta esandako hitzak grabatzeko moduan.

Meatzarien kontura, makina batek atera dik urrea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.