Maialen Akizu.

'Zaitzugu'

2023ko abenduaren 20a
05:00
Entzun

Gernikako sare feministak mobilizazioak egin ditu artean adin txikikoa zen neska batek salatutako sexu abusuak salatzeko. Erasotzailea Lointek Gernika saskibaloi taldeko kirol arduraduna da, klubeko ardura postuetatik aste honetan kargugabetu dutena, eta taldeko zuzendaritzak izandako inpunitate eta konplizitatea ere mahai gainean jarri eta kalera atera dute feministek.

Albisteak amorruaren eta hasperenaren arteko muga horretan harrapatu ninduen, eta arreta eman zidan 3.000 lagunen aurrean zeramaten pankartak: Guk sinisten zaitzugu. Sinple baina ez arin. Euskalkian edo batuan nola idatzi pankarta zalantza izango zutela imajinatu dut, eta azkenean zaitzugu-ren hautua. Eta zaitzugu-k badarama lehen pertsona, gertakizunen aditz laguntzaile ohikoena izaten den zait hori; eta zaitzugu-k badarama abusuen salaketan bestearen ahotsa zilegitzen duen zu-a; eta zaitzugu gu batekin amaitzen da, amaiera, helburua, beti delako kolektiboa. Zaitzugu, zaitzugu, zaintzugu. Aditzek, ekintzek, kontatzen dute egindakoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.