Maialen Akizu.

Zeremoniak

2024ko martxoaren 26a
05:00
Entzun

Aste Santu deiturikoan opor garaia du askok. Aste Santuaren aurretik, martxoaren 11n, hasi zuen Ramadana beste askok. Apirilaren 10a bitarte baraualdia egingo dute egunean zehar, bost aldiz otoitz, Korana irakurri, haserreari muzin egin. Bake, argitasun eta garbitze garaia da Ramadana. Bi lagunek esan ziguten ez zirela Korrikan aterako, ondorengo festara ere ez zirela joango; musikarik, dantzarik, festarik gabeko sasoia dela eurentzat. Beroan galdetu genien ea bi erritualak elkartzeko manerarik bazegoen, Korrika baretasunetik bizitzen probatu genezakeela, espaloitik, balkoitik, puntaren batetik ikusi, jan gabe, edan gabe, lasai. Ezetz esan ziguten. Hotzean proposamen erridikuluak iruditzen zaizkit. Kulturen arteko elkarbizitza ez da parranda zero-zeroetara egitea. Ez dakit zer den. Eta ez dakit zer erantzun eman zaion beste lagunarteetan, ikastetxeetan, herrian, egin ote den zerbait, posible ote den ezer. Gurean batzuei ez zitzaien ondo iruditu Korrikara ez etortzea. Hemengo ohituretan integratu behar dute, eurenetik jarri, ez daude han. Nik bakarrik dakit bi lagunak ez zirela gurekin egon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.