Bazka merkea dira zigor penak. Haiek igotzeak politikariei arazo gutxiago ekartzen die pentsioak edo gutxieneko soldata igotzeak baino. Etekin handiarekin. Jakinda, gainera, pentsio eta soldata kontuekin bezalaxe, haiei, igo ala ez, eraginen ez diela inondik inora. Zigor epeak direnak direla ere, besteentzat baitira, beste delitu batzuentzat, urte gutxiren buruan iraungitzen ez dutenentzat. Eta beharrik.
Espainiako zigor sistema mendekatzailea dela argi dago. Kartzelak gizarteratzeko omen duen funtzioaz aritzea gero eta zailagoa da. Gero eta jende gehiago kontra oldartuko zaizu. Holakoetan, beldurgarria da jendea. Aste honetan, ume baten (ustezko, oraindik erabiltzen ahal bada) hiltzailearen kontrako hitzek ilea lazten dute. Zigor urte guztiak ez omen dira aski.
Zigor sistema behin desorekatuz gero (pena desorekatuekin, konparazioz absurdoak diren urte metaketarekin), gizarteak justiziaren zentzumena galtzen du, hezitu beharreko den zerbait. Nago hori gertatzen ari dela. Espainian desoreka judiziala noiz eta non hasi den, zaila da esaten. Nik susmoa dut euskaldun presoen kontrako kanpaina orohartzaile eta itsuek (gogoan Altsasukoak!) pisu handia izan dutela. Sistema osotara hedatu den inflazio penala.
JIRA
Zigor
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu