Jira

Ziztadatxoak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Astebete da, zazpi egun baino ez, gaur zortzi martxoaren 8a zen, eta emakumeek, behingoagatik, presentzia irabazi zuten meza medioetan, hori bai, urteko egun bakarra zutela jakinda. Isiltzeko, ezkutatzeko eta azpiratuta mantentzeko estrategiarik onena da, leku egin, ahotsa eman urtean behin, aldarrikapenei altaboza jarri, zenbakiak eman, datuak eskaini, erreportajeak idatzi, injustizia salatu, feministen adierazpenak jaso, Bilboko manifestazioaren irudiekin ireki albistegiak eta egunkariak, egunerokoa salbuespen bihurtu, egun bakarrera mugatu historia luze bezain bortitz baten salaketa, gero berriro barruko orrietara itzuli albisteak, morboa gizendu.

Akaso neu ere morboak eraman ninduen, baliteke, ezin nituen begiak kendu. Auzitegiak erabaki du bere bikotekide ohiari 37 labankada ematea ez zela izan ankerra, ez zela grinaz aritu, eta 17 urteko zigorra 12ra jaitsi diote.

Orain gutxi irakurri nion Mark Twaini edozein egunetan idazteko moduko esaldi bat, baina gaurkoan primeran datorrena: historia ez da errepikatzen, errimatu egiten du. Eta Frida Kahloren Unoscuantos piquetitos koadroa etorri zait gogora. 1935ekoa da. Ziztadatxo batzuk eman zizkiola esan zuen gizonak, orduan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.