Jira

Zorurik ez

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Oker habil, errazegi esaten dituk gauzak, zer dakik hik jendeak zer nahi duen? Utzi zaiek inoiz etorkizuna eskuetan har dezaten? Parte hartzeko aukera ematen zaion bakoitzean, jendeak gogoz erantzuten dik, ekarpenak egiten dizkik, saiatu egiten duk, zintzo egiten dik bere lana, bere lana izan ez arren. Hi etsiak jota hago, ozpinduta habil, eta horrek ez dik uzten jendearen onena ikusten. Jendea ez duk ergela, eta ez zeukak visa txartela bihotzaren ordez. Batzuek bai, ezin diat ukatu, gero eta gehiagok akaso, hori ere ezin diat ukatu, baina baduk jende ona munduan, borrokarako prest dagoena, beretik emateko beldurrik ez daukana. Utzi egin behar zaiok jendeari ardurak hartzen, utzi egin behar zaiok komunitatea eratzen.

Horixe duk ba kontua: ez zigutek uzten, eta ez zigutek utziko. Gure eguneroko keinu txiki eta ahalegin eskerga ez duk inon geratzen, ez dik bere horretan irauten, baten batek bere onerako erabiltzen dik, edo bestela etorri bezala joaten duk. Bazekiat jendea ez dela ergela, esan beharrik ez daukak. Baina jende hori, nola biltzen duk, non biltzen duk, zertarako? Zertan duk jendartea?

Non bilatzen dik babesa hanka azpian zorurik ez balu bezala bizi den pertsona izutuak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.