Maialen Akizu.

Zutaz ari ginen

2024ko apirilaren 16a
05:00
Entzun

«Zer moduz azterketa?». Sorbaldan paratu dio besoa eta ezin izan dio galderari ihes egin. Nola zer moduz azterketa? Zein azterketa? Jogurtak erostea eta izeba zoriontzearen gisara ahaztu al zaio azterketa ere? «Ez, lasai, ez zenuen izango. Barkatu, nik ulertuko nuen gaizki, edo beste konturen batekin nahastuko nuen. Haurra, baina, osatu zaizue?». Errepasoa egin zuen: haurra goizean «ondo» zegoen. Muki berde batzuk bai, baina haurrengan mukiak belarriak eta hortzak bezain gorputzaren parte dira. Parkeko erorikoagatik galdetuko al zion? Belauneko urratua ere ez zitzaion galderaren larriaren tamainakoa iruditu. «Bai, ondo». Haurrengan mukiak bezala, gezurraren parte bitala da «ondo»-a. Gero esan dio pentsatu zutela datorren larunbaterako plana gustatuko zaiola berari, «egun-pasa eta afaltzerako etxean zuri gustatzen zaizun moduan».

Ez zaizkio egun-pasak sekula gustatu. Zaborren kamioiak airean uzten duen arrastoa bezala, zutaz hizketan aritu direnean usaindu egiten da. Zutaz edo. Batzuetan zure izenean besteren bat bizitzen ari ote den galdetzerainoko zalantza itzala bezain agerikoa da.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.