Ez dakit zuei, baina niri frustrazio handia eragiten dit, igandeko pagarik gabe zigortutako haur batena bezalakoa, euskarazkoa zela uste nuen hitz peto-peto bat beste hizkuntza batetik hartua dela jakiteak. Gure amaren baserrian sagardoa egiten zen, eta memoria dudanetik estimu handia diot bukoi hitzari: oparo zabaldu izan dit beti oroitzapenen kanila. Atzo, ordea, bocoyes de vino irakurri nuen liburu batean. Ez dut esango mundua erori zitzaidanik gainera, baina hortxe-hortxe. Eta, gainera, nik daukadan Xuxenek ez dit ba bukoi gorriz azpimarratu?
Paseoan irten nintzen Getaria aldera. Joan den asteburuko lur-jauzien parera iritsi nintzenean, orain gutxi gaztelerazko gurutzegrama batek eskatzen zuen definizioa etorri zitzaidan gogora (Alud de tierras en Huesca). Erantzuna lurte zela jakiteak eragin zidan pozaren oroitzapen berrituak kanila zabaldu zion nire baitako bukoi frustrazioz beteari.
Hitz beste
Joan-etorria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu