Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Kabitu ezina

2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Txoko honek askotan salatu du jarrera. Tamalez, eta ikusitakoak ikusita, sortuko dira (aukera) berriak. Berripaper honen larunbateko alean Amaiur osatzen duten alderdietako hainbat kideriargitaratutako artikulua da azken kasua. Gaiaren garrantziak—espetxe politika aldatu beharrak— ezin du ezkutatu egileek euskarari —eta berripaper honi— emandako maizter trataera. Erredakzioan itzulia oharra zekarren aipatu artikuluak. Alegia: sinatzaileek —euskaraz dakitenak eta, tartean, euskararen ardura politikoa duenen bat— gaztelaniaz bidali zuten artikulua, eta berripapereko langileren batek artikulua itzultzeko lana hartu behar izan zuen.

Egunen batean sinatzaile horiexek artikulua euskaraz idatzi eta erdarazko egunkari batera bidaliko balute erdaraz argitaratzeko eskatuz… Nekez kabitzen zaigu buruan Traducido en la redacción egoera. Euskaraz nahi (omen) dugunon buruan zergatik kabitzen da hain aise?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.