Existitzen ez den izaki bat da kalamatxinoa, ergel askok kalamatxinoen ehizean pasatzen du eguna, hala irakatsi zigun Juan San Martinek. Egin berri dudan deskubrimendu batek, ordea, San Martinen ustea erdi usteltzen du: kalamatxinoak, meigak bezala, egon badaude.
Google galga ona da inoren itzal soziala neurtzeko: markatzen duzu izen bat, eta bertako agerraldien zenbatekoak urliak hedabideetan daukan proiekzioaren berri ematen dizu. Ideia bat egiteko: Rodrigo Ratok 13 milioitik gora sarrera ditu. Aldiz, José Ignacio Goirigolzarrik(BBVAk 70 bat milioi euroko erretiroa eman zion eta orain Ratok Bankiako buru izateko proposatu duenak) 286 sarrera ditu. Beti eskandalu ekonomiko handienen saltsaren lardaskan dabilelarik ere, 286 sarrera baino ez!
Goirigolzarrik nola lortzen duen Googletik desagertu eta kalamatxino klandestino bat izatea, horra akelarre batean aztertzeko moduko misterio misteriotsua.
Hitz beste
Kalamatxinoarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu