Iragarritako haustura baten kronika argitaratzen hasi dira. Kapituluka. Hauteskunde autonomikoak hurbiltzen ari baitira, PPk eta PSE-EEk (batez ere sozialistek) beharrezkoa dute haustura eszenifikatu eta adostasun falta antzeztea. Beti bezala, Egigurenek hitz egin du garbien: Jaurlaritzako ituna hausteko ordua dela abisatu du. Segidan, lehendakariak keinutxo doblea egin du, Egigurenen hitzak ezetsiz, baina, bestalde, Otegik kalean behar lukeela erantsiz.
Itunak ez du porrot egin: sozialistek ezin dute botoa eskatu PP eskutik dutela, hori da guztia. PPkoek jango lizkiokete botoak. Eta EAJk. Kalkulu bat, beraz, porrota bainoago: hauteskundeen ondoren kriskitinka berrituko lukete oraingo itun bera, bozek aukera emango baliete.
Aspaldi idatzita zeukaten hausturaren kronika. Kalkulatuta ez zeukatena, Iñigo Cabacas-en heriotza: borragoma handia beharko dute borren eta piloten gomak idatzitako kapitulua ezabatzeko.
Hitz beste
Kalkuluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu