Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Kameleoiak gara

2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Aire egokitua, aire girotua, bi eratara deitzen zaio giroaren araberako hozberoa ematen duen sistemari: giroa nolako, botoi bati sakatu, eta airea ere halako.

Aplika diezaiodan sistema bera pentsamenduari ere. Egoki dezadan nire pentsamendua giroak eskatzen duenera; giroak zer eskatzen duen, jantz dezadan —edo erantzi— nire pentsamenduaren arropa. Ez naiz soziologoa, baina nago pentsamendu mimetikoak ondo definitzen duela gure sasoia. Kameleoiek bezalako kamuflajea dugu traje: zirkunstantziak aldatu ahala, nire pentsamendua eta jarduna egokituko ditut, baina ez konbentzimenduz, komenientziaz baizik, Woody Allen-en Zelig pertsonaia gogoangarri hark egiten zuen bezala.

Adjektibo asko eman dizkiogu gure sasoiko pentsamenduari: ahula, mirabea, alienatua, idiota… Ez legoke gaizki girotua edo egokitua adjektiboak ere baliatzen hastea, gure gizartean guztiz nagusia den pentsamendua ezagutzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.