Ederrak dira orain gutxi ikusi genituen irudiak: Zumaiako flysh-en labarrean, lau gizon puska, haitz puska handi bat tentu osoz garraiatzen. Fosil bat zeramaten, erlikia bat baleramate bezalako debozioz. Lur-jauziren batean desagertzeko arriskua zuen fosilak, horregatik eraman dute eta toki seguru batera. Berei esker, lehen genekiena baino gehiago jakingo dugu orain milioika urteko munduaz eta faunaz.
Munduaren memoria zaharra haitzetan, landaredian, izarretan dago. Herri baten memoria antzinakoena, mitoetan, ohituretan, kantutegian.Jesus Altuna paleologoak orain egun batzuk, berripaper honetako Gipuzkoako hitza gehigarrian: «Barandiaranek hiltzera zihoazen gauza asko lapurtu zizkion heriotzari».
Memoria elikatzea eta zaintzea, heriotzaren kontrako lehia da beti, heriotzari egindako lapurreta: utziko dugun lapurreta hori balioduna izatea, horra heriori kar-kar egiteko modurik behinena.
Hitz beste
Kar-kar heriori
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu