Lehenengo hauteskundeetan, orain ia berrogei urte, umemoko bat zen, eta bere lan guztia errotuladore gorriak hartu eta, nahierara, hautagaiei biboteak edo puru tzar bat edo adarrak edo betaurrekoak marraztea izan zen. Gero, hamasei urte doirekin, alderdi politiko batean hasi zen, eta hauteskunde garaian, aurkari guztien kartelak zikintzea eta hormetatik erauztea izaten zen bere lana. Ederki zaildu zituen ukabilak kontrarioekin izandako liskarretan, eta zaildu zituen hankak ere ertzainen aurretik korrika. Halako batean, ordea, (gertatzen dira horrelakoak), bere alderdiarekin haserretu zen, hautagaiak esandako zerbaitengatik. Urtean joan urteak etorri, berari ere ahaztu zaio esandako hura, baina ahazten ez zaiona alderdiari hartu zion gorrotoa da, eta azken urteetan ez ditu bere alderdia izandako kartelak baino txikitu.
Aurten, ordea, ez du kartel bakar bat hondatzeko pasiorik. Garai berrien seinalea ote den dago.
Hitz beste
Karteleroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu