Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Katu Kalen

2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Valle Inclánek Madrileko Katu Kaleko ispilu desitxuratzaileen aurrean jarri zituen bere pertsonaiak, eta esperpentoa sortu zuen. Irati Jimenezek Bilboko kaleetan eta gauez ibilarazi zituen bereak, eta fantasiaren ispiluan islatu zuen errealitatearen garratza. «Katu Kale asko dago, gizaki bezainbeste. Izan ere Katu Kale begirada da, mundua perzibitzeko sentsibilitate berezia», esan zuen Jimenezek Atsekabe zaitut nobelaz ari zela.

Gaua da, Bilboko katu kaleetan gabiltza Madrileko eta hemengo lagun batzuk. Hango eta hemengo giro politikoak, literaturak edo arteak toki gutxi gure solasean: nonahiko bandera zurigorriek adierazten duten sukar futbolzalea dugu solasgai nagusi. Gehiegikeria den ala ez ari ginela, miau bat ekarri digu gauaren beltzak.

Laster, katu bat ikusi dugu, haizeak balkoi batetik erauzitako bandera batean trabatuta. Eztabaidan segitu dugu bandera gainetik kendu nahirik ote zebilen ala jolasean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.