Mezu bat jaso dut gaztelaniaz, esaldi labur batekin eta mutil nerabe baten lau argazkirekin. Orain hilabete batzuk ni bizi naizen inguruan izandako krimen bati buruz interpelatzen nau mezuak: «Argazkiotako putakumeak X.X. hil du. Gerazaitez bere aurpegiarekin, legez adingabea delako laster kalean izango baita. Pasatu».
Argazkiok bolo-bolo dabiltza telefonotik telefonora, baita sareko foro-uste baina zanga zikin benetako batzuetan ere. Pasatzeko eskatzen dena: balizko hiltzaile atxilotu baten lintxamendurako deia, aske gelditzen denerako. Eta mezua batetik bestera badabil, horrek esan nahi du jende asko ari zaiola eusten mezua pasatzeko gonbidapenari.
Kirats sekulakoa zerien hilketaren inguruan entzuten ari ginen hildakoari eta haren ingurukoei buruzkomurmur zikinei. Balizko hiltzailea libre geldituko den garairako lintxamenduaren dei justizieroari ez dario kirats gutxiago.
Hitz beste
Kiratsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu