Hitz beste

Koadroak

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Taberna bateko telebistan, Magritteren La Belle Societé koadroa, onddo sonbreirudun siluetarena. Bilboko Arte Ederren museora ekarri dutela, ez galtzeko aukera. Informazioa osatzeko, eman dute Magritteren beraren pipa ezagunaren irudia ere, ceci n'est pas une pipe (hau ez da pipa bat) esaldia eta guzti.

Dibujo bat duk, dibujo puta bat!, entzun diot ondoan daukadan bezero bati. Aurrean zeukan basoerdia hustu du tragoan. Ez zuen lehendabizikoa. Ez dakit nola begiratuko nion, seko erretxindu baitzait: «Zer, hatza zupatzen nagoelakoan, ala?», eta Braqueren anekdota bat kontatzen hasi zait. Behin lagun bat kontu-eske hasi zitzaiola pintoreari: «Maisu! Emakume horrek beso bat luzeagoa du bestea baino». Eta Braquek erantzun ziola: «Hori ez dun emakume bat, eta horko horiek ez ditun besoak. Ikusten ari haizena koadro bat dun».

Basoerdi batera gonbidatu dut. Distiratxo adeitsu batek hartu dio tokia erretxin begiradari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.