Munduko mutil koskor guztiek bezala, guk ereapustu egiten genuen pixa nork altuago egin. Hamaika urterekin, lehen Gogo Jardunak egin nituenean, apaizak tokamentuei buruz hitz egin zigun grabe-grabe, eta masturbazioaren kalteez beldurtzen hasi ginen masturbazioa zer zen jakin aurretik. Halatan, konfesatzera joan eta tokamentuak aitortzen genituen, oso itsusiabaita txitxila galtza-artetik atera eta pixa nork altuago eginez dibertitzea. Hazi ahala bekatuak ere pilatzenibiltzen baikinen, beldurrak airean bizi ginen, oso kiskalgarria baita infernua etorkizun ikustea. Bekatu batzuk apenas genituen ulertzen; beste batzuk, ulertu gabe ere, gozagarriak zirela ikasten hasi ginen, nahiz jakin kode kanoniko bat zegoela infernuko ateak zabaltzen eta ixten zizkiguna.
Latinez eta gaztelaniaz zegoen kode hura, Sebastian Uria lagunak euskaratu egin du.
Berandutxo, pixa nork altuago egin dibertitzen zen honentzat.
Hitz beste. Anjel Lertxundi
Kodea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu