Hitz beste

Kohesioa

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Ana Toledok joan den ostiraleko berripaperean, Agosti Xahori buruzko jardunaldian esandakoen haritik: «Euskaldunok ez dugu geure historia beste herriek baino gehiago asmatu». Izatekotan, gutxiago. Ez dago oso urrutira begiratu beharrik: Espainiako edo Frantziako soroek oso oparo eman dute mitotik, irudimen aberkoitik, faltsifikazio historikotik.

Herri guztiek fabulatu dute beren buruaz. Talde gisako kohesio bat lortzea da helburua, eta balio estetikoak zeresan handia badu ere narrazioon iraupenean, beren lehen bulkada ez da estetikoa: gizarte jakin baten talde-kontzientziak asmatu ditu mitook, irudimenak zeregin handia du bai herrien kohesio eta garapenean, baita herri baten alde ilunak ezkutatzeko edo makillatzeko orduan ere.

Ez omen dago mundualdia egiterik nork bere buruari buruzko gezurren bat esan gabe edo sekreturen bat gorde gabe. Irudi historikoaren ispilu ahalik itxurosoena bilatzen dute herriek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.