Lagun talde bat eztabaida beroan. Halako batean, aspaldi isilik samar zegoen lagunetako bat jaikitzen da eta komuneko bidea hartzen du. Denbora pixka bat bertan egin, eta indarberrituta itzultzen da lagunengana. Argumentu berriak botatzen hasten da, baina militarrek Bardeetan lehergailuak bezala: une horretan eztabaida zein puntutan dagoen erreparatu gabe, eztabaidak bere bidea segitu ez balu bezala. Baina ez da komunean zegoen bitartean xuxpergarriren bat txistatu duelako: burua argumentu berriekin betetzeko baliatu du maskuriko pixa hustu bitarteko beta.
Politikariak ere halatsu beti: komunera bidean, komunetik bueltan. Egunotan Gasteizko eta Bizkaiko garraio-arduradunak bezala, Metroko auzia hartuta hizpide. Edo Nafarroa Baikoak: harrigarria dute inkontinentzia, argumentu berri bakoitzak ezerezaren erdian botatako lehergailutxo baten itxura guztia du.
Maskuria edo burua begiratu behar luketen, ez dakit. Agian biak.
Hitz beste
Komunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu