Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Komunikatzen

2012ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Hamasei hilabete ditu, etengabe hitz egiten du. Eskua jaso, hatzarekin zerbait seinalatu, eta hizketan hasten zait, inoiz entzun ez ditudan fonema eta konbinazio silabikoak —Gandiagak Uda batez Madrilen liburuan darabiltzanak baino are harrigarriagoak— erabiliz. Umeak oso garbi daki zer esaten duen. Nik, ez. Berak nik esaten diodan guztia ulertzen du. Nik, ez. Hark esandakoa interpretatu egin behar izaten dut nik. Asmatzen ez badut, begira geratzen zait, ulertu ezinik bere aitonaren mozdadea. Asmatzen badut —«bale, txiki, ulertu dizut, tori gaileta bat!»—, beste erretolika batekin hasten zait.

Laster, parean ikusi duen zernahirekin entretenitzen da. Neure baitara bildu eta gizakion komunikazio/inkomunikazioaren dinamikari buruzko hausnarrean galtzen naiz ni (helduok zenbat jardun, bat esateko beste zerbait esanez!), harik eta berriro hizketan eta galtzetatik tiraka hasten zaidan arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.