Inoiz ekarri dut hona konpontxo egin esamoldea. Egunotan aliatuak Libian jaurtitzen ari diren lehergailuek esamoldearen eztanda berritu didate: bonbardaketak agindu dituzten handi-mando horiexek askotan ikusi ditugu Gaddafiren haimatan, diktadorearekin konpontxo eginda; tea hartzen harmonia onean, eta negozioak egiten harmonia are hobeagoan; gasa eta petrolioa erosten, Gaddafiren desmasiei ezikusiarena egiten zieten bitartean…
Hartan nengoela, aliatuen eztandekin batera, esamoldearen balizko jatorriak ere eztanda egin dit neure kabutan: eta gure zaharrek gaztelaniazko compinche hitza ekarri balute euskarara eta konpontxo sortu? Hala balitz, esanahi eta hoskidetasun bera gorde dute bi esamoldeek, baina iturri desberdinetatik: gaztelaniazkoak pintxe luke iturri, euskarak konpondu aditza. Baina emaitza berarekin.
Nolanahi ere: konpontxo eginda zeuden haiek, elkarren etsai dira gaur. Ederrak konpintxeak!
Hitz beste
Konpontxo berriro
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu