Hitz beste

Kontrastea

Anjel Lertxundi.
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Deigarriak izan ohi dira Home English akademiak estatuko hainbat irratitan ematen dituen iragarki laburrak. Egunotakoak belarrietako argizari guztia urtu dit niri. Bertan, enpresa bateko lankideek argumentu ezin txundigarriagoa darabilte neska batek ingelesa ikas dezan: laster zuzendari gisa etorriko zaien arduradun berriak—gizonezkoa bera, of course!— ez daki ingelesa baino.

Spotean mintzatzen direnak gaztelaniadunak dira, gaztelaniaren lurralderen batean dago enpresa ere, baina lankide guztiek normal-normaltzat daukate kanpotik datorrenak ez hartzea gaztelania ikasteko lana, normal-normaltzat bertakoek egin beharra kanpotik datorkienak hartuko ez duen lana. Eta, nola ez?, argumentuaren distirak aise konbentzitzen du neska.

Nik dakidala, inork ez du protestarik egin ingelesaren aurreko bandera-jaiste horren kontra. Katalanek beren hizkuntza babesteko ahalegina dute nonbait, beren urguiluaren frontoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.