Adituek kalkulatu zuten baino askoz ere hegazti gehiago akabatzen dituzte parke eolikoek. Kalkulaezina da autoek jota hildako txoriak, kalkulaezinak uzta garaiantraktoreek hondatutako habiak eta arrautzak.
Dena denon jakinaren gainean.
Gombrowicz-en Kosmos nobelan, bi lagunek txolarre bat deskubritu dute sasi artean, alanbre batetik zintzilik. Burua makur-makur dauka; mokoa, berriz, zabalik. Ez du, ordea, gehiago kantatuko. Nobelako narratzaileak ekintzaren absurdua azpimarratzen du. Ez zaio arrazoirik falta: gizakiren batek jarri dio alanbrea lepoan, gizaki baten eskua dago egintza zentzugabearen atzean. Norena da, ordea, eskua? Nor da urkatzailea, nolakoak ditu sentimenduak? Zeren bila hil liteke txolarre bat hain era ankerrean, zer plazer atera zaio baldarkeriari? Txoria hiltzen ikusteak zer eman dio (edo kendu!) hiltzailearen bizitzari?
Bernanos parafraseatuz: gure hutsegite xaloenek ere kosmosa pozoitzen dute.
Hitz beste
Kosmosa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu