Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Kultua

2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Bruce Springsteen-en kontzertura joateko aukera aipatu dizuten lagunei mespretxuzko zirkin bat egin eta ez duzu sarrerarik erosi. Inork gutxik ezagutzen zuenean, haren defendatzaile sutsua zinen. Sekta bat osatzen zenuten, haren liturgiako partaide pribilejiatua zinen. Orain, ordea, jende gehiegi haren atzetik! Sukarrak alde egin dizu: hainbeste jendek gurtzen duen artista bat ezin daiteke hain ona izan. Artista benetako batek kultuzkoa behar du: haren jarraitzaileek kapila ahalik txikienean eta bilduenean kabitu behar dute. Eta zuri, katedralak eta futbol-zelaiak gustatzen ez: izerdi gehiegi, klase gutxiegi.

Ez, ez zaizu sekula gustatu gustuaren masifikazioa. Garbi daukazu: esperientzia estetikoa beti da indibiduala, partikularra, bakarka bizitzen dena.

Baina lagunek ondo ezagutzen zaituzte: zure urrutiramenduak ez du zerikusirik gustu estetikoarekin, gustuaren zentzu posesibo antisozial batekin baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.