Joan zen ostiralean, kanpainaren bukaerarekin, sorpresatxo bat zekarren berripaper honek: PPk iragarki bat argitaratu zuen bertan Lagundu aldatzen aldarriarekin. Arazotxo bat dauka, ordea, mezuak: anbiguoa da. Laguntza eskatzen digute, baina zer aldatzeko? Betaurrekoak, gorbata, zapaten kolorea, andrea, igandeko meza nagusiko ordua?
Ez dut uste hori denik beren dei larriaren intentzio benetakoa.
Inor baletorkizu kalean «Lagundu aldatzen!» erregutuz, zer pentsatuko zenuke zuk, ez bada laguntza eske hurbildu zaizunak nortasun-arazo larriak dituela? Seguru asko, jenio petrala du, malgutasun gutxikoa da eta txit autoritarioa. Baina iragan ilun bat balu, itxura itsusiko historia luze bat baleuka atzean? Beharbada, bipolarra da, bi nortasun guztiz kontrajarriak dituena, orain Jekyll eta orain Hyde zela uste zuen tipo hark bezala…
Zure tokian, nik psikiatra baten edo apaiz baten telefonoa emango nioke.
Hitz beste
Lagundu aldatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu