Airearen freskoa aurpegian, argia ilauntzen. Itsas aldetik dator eguraldiaren aldaketa bat-batekoa, laino zerratu baten forman. Hondartza irentsi du estreina, herrian sartu da gero teilatuetako tximini eta antenen artetik irristan, ibilian dator kaleetan barrena, pausatzen ari da etxeen artean. Laster, izara gris artegagarriak arratsaldeko kolore eta ertz guztien ugaritasuna berdindu du. Geldiak oro berdin egin ditu arbolak, farolak, posteak, mugimenduakbereizten ditu pertsonak.
Lainoa nonahi, lainoa begietan, lainoa eztarriraino. Lainoa barne-muinetara baino lehen, etxerako bidea hartu dut, behin eta berriro atzeratzen ari nintzen omenalditxoari ekiteko. Charles Dickensen Bleak House (Etxe hondamenezkoa) apalegitik hartu eta menturara zabaldu dut: «…lainoa bazter guztietatik, lainoa ibaian gora itsasontzien artetik…».
Jenioaren argia, leihoaren kontra ere pausatu den lainoaren errezel zerratutik.
Hitz beste
Lainoa kostaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu