Laissez faire, laissez passer. Utzi egiten, utzi pasatzen. Utzi, utzi libre, diruak ez baitu usainik, ez baitu mugarik, ez baitu aberririk. Utzi, utzi ahal duenari nahi duena egiten. Utzi espekulatzaileei diruaren globoa puzten eta puzten, eman aukera guztiak birika dituenari, ez jarri langak landari. Globo lehertutakoan, ordea, estatuak dardarka hasten dira: hain libreki globoa lehertu duten espekulatzaile madarikatu aseezinek jende saldo handia eraman dute hondora berekin. Eta estatuek, oso baitira bihozberak, libertatearen logika errespetatzen segitu ordez eta hondoratu dena zulorik beltzenean usteltzen utzi beharrean, komedia komediantea protagonizatzen dute: globoa lehertu dutenei globo berria oparitzen diete, inolako ordainik gabe oparitu ere.
Merkatuaren landak langarik gabe eta beti bezain libre segituko du, laissez faire, laissez passer praktikatzen. Sistema kapitalista deitzen diote.
Hitz beste
Landaren langak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu