Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Languille

2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
1905ean, Frantzian. Gizon bat exekutatzera doaz gillotinan. Beaurieux doktorea heriotza zigorraren kontra dago. Haren ustez, lepoa moztu ondoren ere, exekutatuek bizirik —eta sufritzen— segitzen dute. Segundoak. Minutuak. Denbora dezente. Gehiegi. Doktoreak, jakintsu fama baitauka, exekuzioaren lekuko izateko baimena lortu du. Burdinazko xaflak gizonaren lepoa ebaki duenean, doktorea segundo batzuk egon da zain. Minutu bat. Hiru minutu. Orduan, doktoreak bere deituraz deitu dio gizonari. Haren buruak begiak zabaldu ditu eta begira-begira egon zaio doktoreari. Zer egin didazue?, galdetzen duela ematen du. Gero, begiak itxi ditu.

Beaurieuxen lekukotzak garrantzi handia izan zuen heriotza zigorraren kontrako kanpainetan. Baina doktoreak gizonari bere deituraz deitu ziola esan dut.

—Languille! —egin zion dei.

Asmatua badirudi ere, azken trantze hartan erreakzionatu zuen gizon hark horixe zuen deitura: Languille.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.