Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Lapa jana (eta II)

2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Hizkeraren aberatsak pentsamendua aberasten du, hizkeraren ugaritasunak ertz berriak aurkitzen dizkio pentsamenduari. Eztabaida benetako bat ez da topikoen gaineko topikoen talka, etorkizuna baldintzatzen duten topikoen kontrako arma baizik. Esandakoaren gainean lehen esandako bera esan eta esan jarduteak, eta modu beti berdinean formulatzeak —ertzik eta kontrasterik bilatu gabe, alegia— diskurtsoa gastatzen du, usteltzen, baliogabetzen. Lehendik konbentzituta zeudenen plaza da. Nekez arrimatuko da inor berririk bertara.

Atzoko zutabeko auzira itzuliz: imajinatu euskal politikoak hizkuntzaren kezkarekin (ez naiz ari euskararen auziari atera nahi izaten dizkioten etekinez). Imajinatu diskurtso eta eztabaida politiko landuak, ondo egituratuak, gatzaren eta piperraren lagunak, gozamenaren iturri genituzkeenak.

Euskararen aldeko eta lapa-zurrungen kontrako jardun sano sanoenaren buruzagi lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.