Urtean zeharreko gertakarien errepaso kostantea izaten dira batetik bestera pasatzen gareneko albistegiak, eta momentuan eroak bezala eztabaidatutakoak epe motzean ahazten zaizkigu. Bada aurten ordea urte aldaketak ezabatzen ez duenik, egoskor INEM pareko ilarek gogorarazten digutena, horrek eta optimismorako dei etengabeek. Lanerako bidean INEMeko ilarara heltzen ari zen hirurogei bat urteko gizona ikusi dut «Â¿es usted el último?» eta geratu dira isilean, ilunpean oraindik goizeko zazpiak jo gabe, ate itxiari begira.
«Pesimismoak ez du lanposturik sortzen», presidenteak dioenez; ezta optimismoak ere dirudienez, eta ez guri esan, hori izango da langileak bere gain hartu ez duen lan bakanetako bat da, lana sortzea bera, ez aberastasuna, lana; pesimismoa da agian krisi honek itzuli digun aldarte preziatuena. Zergatik behar nuke optimista, enpresariei ongi joan dakien?
Orain esan dudala, langileoi kendu badigute, lana sortzeak izan behar du abantailarik. Langabezia kudeatzeak ere bai, ekintzaile pribatu aktiboek beren gain hartu nahi duten ardura izanik; horrek langabea merkantzia bihurtzen duela suposatzen dut, enpresariak nahi duena ikasten ez badu, enpresariak nahi duen lana egiten ez badu, prestazio gabe geratuko dena, bizitzekorik gabe alegia, Gemma Zabaletak bere kortijoa jende aktiboz gainezka nahi duenez —eramango nuke langabe zenbaiten mahaia esaldi bera errepikatzera—.
Ilaran ikusi dudan gizonari nik ez diot lanik opa, kapital metaketa inoizkoa baino handiagoa denean, nik aberastasuna opa diot, Gemma, zeinaren metaketan Rafa Nadal aktiboak langabeak, lehen langile, baino meritu gehiago ez duen, nahiz bere eskuetan metatu. Perbertsoa da esklaboa lan eske ikustea, uste dut, El taxista ful gogoan, lanik ez, aberastasuna eskatu behar genukeela, eta ez doan, aspaldi ordainduta baizik.
Larrepetit. Uxue Apaolaza
Aberastasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu